Euskadik zeuzkan aunitz larrosa
t'abetako bat zan Irun
bañan inbiriz zegon anaiak
beretzako nai omen zun
oroitu gabe larrosak ere
arantz zorrotzak dauzkala
t'Irunen zeuzkan arantz zorrotzak
bere semeak zirala
Irun artzera arro ta pozik
etsaia etorri zanian
Irunen zeuzkan seme guztiak
jarri ziraden atian
Berrogeita bost egun egon zan
ezin sarturik etsaia
bañan amaren seme txar batek
iriki zion atia
Ala ta guztiz Irun zalako
dago bizirik Euskadi
bestela etsaiak zapaldu zuben
bere oinpean aspaldi
Bañan Irunek galazteatik
jokatu zuben bizia
au galdu zuben bañan ez da gal
euskotarraren etxia
Gernikan dagon zuaitz azpian
Euskadik dauzkan semiak
asiko dira Askatasunai
zabaltzen laster bidiak
t'Iruneraño zatoztenian
ez egin negar anaiak!
Irun il bada piztuko dute
bizirik dauzkan semiak!
t'Iruneraño zatoztenian
ez egin negar anaiak!
Irun il bada piztuko dute
bizirik dauzkan semiak!