《Forjarien Kanta (Explicit)》是Oskorri演唱的歌曲,收录于专辑《Alemanian Euskaraz》,时长 3:12。以下为完整歌词。
Gaur forjariak lana utzirik
Gatoz guztiok kalera
Labeak oso itzaldu eta
Protesta bat egitera
Mailu burdinak bota ditugu
Hantxe bertan bazterrera
Ez dugu nahi berriro ere
Toki hartara lanera
Dinbili danba gau eta goiza
Su eta keen artean
Sosegu eta deskantsu gabe
Geure buruen kaltean
Horrexegatik lanak utzirik
Gatoz guztiok batean
Gora bai gora beti gora forjaria
Langile trebe zintzo da mailukaria
Lurpera bai lurpera beti nagusia
Ez digute egingo nahi duten guztia
Ez badigu ematen arrazoia guri
Ez badigu ematen behar legez ongi
Su emango diogu geure fabrikari
Eta nagusiaren etxe guztiari
Hiru babarrun jateagatik
Horrenbeste neke pena
Erdi ustelik aurkitzen dute
Forjariaren barrena
Gure kontura egiten dute
Nagusiek nahi dutena
Gure lepotik gizentzen dute
Bete faltrikara dena
Oso goizetik lanean hasi
Su eta keen artean
Dinbili danba gelditu gabe
Guztiz ilundu artean
Arropa denak puskatzen eta
Osasunaren kaltean
Ez badigute guri jornalik haunditzen
Berriro gu ez gara lanera bihurtzen
Arrazoiz gehiago badugu eskatzen
Ez gaituzte inola hoiek ikaratzen
Ez badigu ematen arrazoia guri
Ez badigu ematen behar legez ongi
Su emango diogu geure fabrikari
Eta nagusiaren etxe guztiari
Ez badigu ematen arrazoia guri
Ez badigu ematen behar legez ongi
Su emango diogu geure fabrikari
Eta nagusiaren etxe guztiari
在线收听
本站不提供音频,点击跳转到正版平台。
专辑《Alemanian Euskaraz》曲目
常见问题
《Forjarien Kanta (Explicit)》是谁唱的?
Oskorri。
《Forjarien Kanta (Explicit)》收录在哪张专辑?
收录于《Alemanian Euskaraz》。
《Forjarien Kanta (Explicit)》的歌词可以在哪里看?
就在本页,完整歌词已按段落展示。